Buruko argazkiaren iturria

2011/03/15

Herri ezberdinetako lo kantak

Hemen dituzue lau herri ezberdinetako lo kanten idatzia. Jadanik, horrelako hainbat kanta galdu egin dira denborarekin eta penagarria da hain politak eta gureak diren kantak galtzea. Interneti esker beste aintzinako hainbat kanta eskuratu ditzakegu. Hona hemen nire gustuko lau:

Arratia Dingilidango loa
Ez naz ni koxoa
Santa Katalineko
Denderu koxoa
Sakuen sartu eta
sakuen zuloa
handixik dariola
kadera koxoa
Munitibar Aingerutxue lo ta lo
Zu orain eta ni gero
Zuk gure dozun ordu baten
biok egingo dogu lo ta lo
Gernika Martintxuneko salan
Rotxia labana
Txirristenga jauzi da
Txirristenga jauzi da
Martintxu laztana

Martintxu dauenean
Bularreko minagaz
Aitatxu joango jako
Aitatxu joango jako
Txokolateagaz

Txokolatez inorrek
Erdian hondarra
Harexek sendatuko dau
Harexek sendatuko dau
Jontxun* bularra

*Abesten zaion umearen izena
Bergara Bonbolontena, ene laztana
ez egin lorik basoan,
azeritxoak eramango zaitu
erbia zarelakoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario