2011/04/08
Euskal kantak
Hemen doakizue euskal kantai buruzko argitalpen bat. Nire iritziz, gure kultura eskolan lantzea oso garrantzitsua da pixkanaka-pixkanaka galtzen doala somatzen dugulako. Argitalpen honekin, hainbat euskal kanta berreskuratu ditzakegu kantaren akorde eta letrak mantentzen dituelako eta haur hezkuntza oso garai ona da haurrek kanta hauek ikas dezaten. Txikiak garenean esponja bezala xurgatzen dugu irakasten diguten guztia eta aukera horri probetxua aterata, gure kultura berpiztu dezakegu eta haiek beren ondorengoei trasmititzea nortzuk ginen, garen eta izango garen jakin dezaten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario